Ikertu
Ziur aski noizbait egin duzu kalkuluren bat pi zenbakiarekin; adibidez, zirkunferentzia baten luzera edo zirkulu baten azalera kalkulatzea. Kalkulu hauetan honako balioak erabili dituzu: 3'14, 3'1416, 3'141592... Agian irakurri duzu egunkariren batean pi zenbakiaren beste zifra bat aurkitu dela, edo jadanik pi zenbakiaren hainbat zifra zehazki ezagutzen direla. Aurreko hau guztia nahasi samarra gertatzen da. Aurreko kopuruetatik, zein da benetako pi zenbakia? Nola da posible horiei guztiei pi deitzea, argi dagoenean desberdinak direla? Nola da posible oraindik pi-ren zifren bila aritzea, antzinatik erabiltzen ari bagara?
Saia zaitez galdera hauen erantzuna aurkitzen. Orain lortzen ez baduzu, saia zaitez berriro gai hau sakontasunean ikusi eta gero. Proposamena amaitzeko, horra hor beste galdera bat: zein da edo zein izan daiteke pi zenbakiaren azken zifra?