Trigonometria grekotik datorren hitza da Τριγωνομετρ'ια, Tri (Τρι) hiru, gono (γωνο) angelua, metria (μετρ'ια) neurria, hau da, "hiru angeluren neurria". RAE hiztegiak trigonometriaz ematen duen definizioa kontsulta dezakezu.
Ikasturte honetan trigonometria laua bakarrik landuko dugu.
Angeluak eta haien neurria ikasteko asmotan, ezkerraldeko agertokian daukazun angeluaren definizioa hartuko dugu. Bertan, angelua zirkunferentziako ibilbide bat bezala ikusten da, erdigunean jatorria eta erradio unitate edo zirkunferentzia goniometrikoa dituena. Ibilbide hauen abiapuntua (1, 0) koordenatuen puntuan kokatuko da eta angelu baten neurria izango da ibilbide horren neurria.