name=  name=  name=  name=  name=  name=
3. Zuzen erreala
Zenbakien arteko distantziak: Balio absolutua.
Puntu eta zenbakien arteko baliokidetasunak kalkuluari kontzeptu geometrikoak aplikatzeko aukera ematen du, bereziki distantziaren ideia zenbaki baten balio absolutuaren bidez.


a zenbaki errealaren balio absolutua a eta -a zenbakirik handienari esaten zaio.
a-ren balio absolutua horrela irudikatzen da: |a|.

 
Zenbaki baten balio absolutuak zenbaki horren eta zeroren arteko distantzia adierazten du.
Ideia hau orokortu egin dezakegu:

Bi zenbaki errealen arteko distantzia, a eta b, esaten zaio haien kenduraren balio absolutuari:
d(a,b)=|b-a|=|a-b|

Hemen proposatzen zaizkizun ariketetan kontzeptu hauek landu ahal izango dituzu.  

aurrekoa
hurrengoa