Dakizunez, gertakari baten maiztasun absolutua agertzen den aldia da, ausazko esperimentua errepikatzen denean, eta maiztasun erlatiboa maiztasun absolutuaren eta ausazko esperimentua errepikatzen den n aldien arteko zatiketa da.
n zenbaki hau oso handia denean, gertakari bat agertzen den maiztasun erlatiboak balio tinko baterantz jotzen du.
Emaitza hau, Zenbaki handien legea bezala ezaguna, gertakari baten probabilitatea definitzera eramaten gaitu, esperimentua askotan errepikatzean maiztasun erlatiboak hartzen duen zenbaki hori bezala.