Jarraitutasuna
eta desjarraitutasuna
Funtzio
jarraiaren lehenengo ideia marra batez irudika
daitekeela da, arkatza paperetik jaso gabe.
y=f(x) funtzioa x=a-n jarraia dela esaten da, baldin eta:
• Funtzioa x=a definituta egonik, f(a)=b existitzen baldin bada.
• a hurbileko balioen irudiek b-rantz jotzen badute.
Funtzioa jarraia ez denean, desjarraitutasunen bat daukala esaten da. Badira zenbait arrazoi funtzio bat puntu batean jarraia ez izateko:
• "Zulo" bat dago grafikoan, bai funtzioa puntuan definituta ez dagoelako, bai balioa besteetatik bananduta geratzen delako.
• Jauzi bat dauka.
• Funtzioaren balioa mugagabe hazten da (edo txikitzen da) puntu batera hurbiltzen garenean.