Definizioa eta sailkapena. Poligonoak.
Lerro poligonala da lotuta dauden segmentu batzuen multzoa (segmentu baten amaiera izango da hurrengoaren hasiera). Irekiak edo itxiak izan daitezke.
Lerro poligonal itxi batek osatzen duen barrutia da poligonoa.
Ahurrak edo ganbilak izan daitezke poligonoak.
Unitate honetan, ikusiko dugu erregularrak edo irregularrak izan daitezkeela poligonoak. Alde kopuruaren arabera ere sailka daitezke.
Alboko irudian, segmentua osatzen duten puntuak mugi ditzakezu, baina izan kontuan ez duela zentzurik segmentu batek beste bat ebakitzeak.
|