Zatikiaren definizioa eta osagaiak
Zatikiak zenbakizko balio bat adierazten du. Zenbaki arruntek objektu osoen kantitateak adierazten dituzte. Zatikiek, berriz, zati berdinetan zatituta dauden objektuen kantitateak adierazten dituzte.
Zatikia bi zenbakiren arteko zatidura da. Zatikiak zatiketa
horretan lortzen den balioa edo zenbakia adierazten du.
|
Zatiki batek bi osagai ditu: zenbakitzailea eta izendatzailea, eta marra horizontal batez bereizirik idazten dira.
- Zenbakitzailea.
Goiko zenbakia da, eta adierazten digu zenbat zati hartzen diren.
-
Izendatzailea. Beheko zenbakia da, eta adierazten digu osotasuna zenbat zati berdinetan zatitzen den.
|