Zenbaki hamartarrak
Zenbaki
hamartarrek bi zati dituzte: zati osoa eta zati hamartarra. Zati
hamartarrean hamarrenak, ehunenak, milarenak... daude.
Zenbaki hamartarrak ordenatzeko
zati osoak konparatzen dira; eta berdinak badira, zati hamartarrak
konparatzen dira, hamarrenekin hasita; berdinak badira, ehunenak
konparatzen dira...
Zenbaki bat ez da aldatzen zati
hamartarraren eskuinean zeroak gehitzen baditugu.
Zenbaki bat biribiltzea da zenbakiaren
azken zifrak zeroekin ordezkatzea, baina ordezkatzen dugun lehenengo
zifrari erreparatu behar diogu, aurreko zifrari unitate bat gehitu
behar diogun ala ez jakiteko.
Zenbaki hamartarrak zenbakizko zuzenean
adierazten dira. Unitatea 10 zati berdinetan banatzen da hamarrenak
lortzeko; hamarrenak beste hamar zati berdinetan banatzen dira
ehunenak lortzeko...
|
Eragiketak
hamartarrekin
Bi zenbaki batzeko eta kentzeko,
behar izanez gero, zeroak gehitzen dira zati hamartarrean, zenbaki
biek zifra hamartarren kopuru bera izan dezaten.
1,5+0,03=1,50+0,03=1,53 |
1,5−0,03=1,50−0,03=1,47 |
Bi zenbaki biderkatzeko: osoak balira
bezala biderkatzen dira zenbakiak; biderkagaiek zenbat zifra hamartar
dituzten -guztira-, beste horrenbeste izango ditu biderkadurak:
horrela jakingo dugu non jarri koma. 1,5·0,03=0,045
Bi zenbaki zatitzeko, behar izanez
gero, zeroak gehitzen dira zati hamartarrean, zenbaki biek zifra
hamartarren kopuru bera izan dezaten.
1,5:0,03=1,50:0,03=150:3=50
|