Helburuak
Hamabostaldi honetan hauxe ikasiko duzu:
Ausazko esperimentu baten gertakariak aurkitu eta haiekin eragiketak egiten.
Bi gertakari bateragarri edo bateraezinak diren zehazten.
Gertakari baten probabilitatea Laplaceren arauaren bidez kalkulatzen.
Probabilitatearen ezaugarriak ezagutzen.
Esperimentu konposatu baten gertakari baten probabilitatea aurkitzen.
Menpeko gertakari eta independenteen probabilitateak aurkitzen.
Probabilitatea eguneroko bizitzan erabiltzen.
Ikertu
Bonolotoan apustu bat egiten baduzu, zein da 6 zenbakiak igartzeko probabilitatea? Eta hiru?